XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Piarres hartu du protagonistatzat eta beronengan euskalduntasun eredugarriaren ezaugarri eta balio guztiak ezin gehiagoz nabarmendu ditu. Piarres eredu hutsa da, berez onak diren inguruko euskaldun guztien artetik ere nabarmendu egiten dena: akatsik gabea da. Barbieren euskalduntasun ideia Piarresengan islatzen da. Piarresengan eta honen ingurukoengan.

Ez gara hemen Piarresen ezaugarri hobetu ezineko eta miresgarri guztiak berriro zerrendatzen hasiko. Garaitsuko edozein euskal nobela tradizionaletako pertsonaia nagusi eredugarriak bere baitan biltzen dituen ezaugarri guztiak jasotzen ditu gure Piarresek ere. Piarres-en lehenengo liburukiari egin zitzaion sarreran ere aski azaldurik geratu dira pertsonaiaren ezaugarriak. Honenbestez, beraz, Oxobik Aitzin-solas-ean protagonistari buruz esandakoak berridaztea besterik ez dugu egingo hemen, nahikoa adierazgarri direlakoan:

Piarres protagonista nagusi izateaz gain gaien erdigune ere bada liburu honetan. Gerra, etsaiak, baserria, euskaltasuna, kristautasuna, maitasuna... liburuak biltzen dituen gaien erdigune beti da Piarres.

Gainerako pertsonaiak ere, euskaldunak eta Piarresen ingurukoak izate hutsarekin, onak dira, berez. Euskaldun (eta frantses herritar) gisa duten betebeharrari ihes eginaz gerrari uko egiten diotenak izan ezik 8 Horiek ere mespretxuz baino errukiz hartzen dituela esan liteke, euskaldun diren pertsonaia guztiak dira onak.

Oihanaldekoek osatzen dute, jakina, familia eredua.